Esp | Eus
EAEko udalek elkarrekin lan teknikoa burutu eta koordinatzeko mahai egonkorra, gainerako erakundeekin batera EAEko eszenario teknologikoan estrategia bateratua diseinatzeko asmoz.

Batzordearen lana hainbat arlotan udalek dituzten beharrizanetatik abiatzen da, esate baterako: e-Administrazioa, elkarregingarritasuna edo interoperabilitatea, tramiteak sinpletzea eta izapideen kudeatzailea, gardentasunari buruzko atariak eta datu berrerabilgarriak…

Kidetutako udalak (22): Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Amorebieta-Etxano, Arrasate, Barakaldo, Basauri, Beasain, Bermeo, Bilbo, Eibar, Ermua, Errenteria, Getxo, Irun, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Ortuella, Portugalete, Vitoria-Gasteiz, Zalla, Zamudio, Zumaia eta Tolomendi.
Elkarregingarritasun edo Interoperabilitatea

Batzordearen esparruan, elkarregingarritasun edo interoperabilitateko azpibatzordea eratu da. Bere helburua elkarregingarritasun edo interoperabilitateko eredua zehaztea da (Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena, erroldaren elkarregingarritasuneko zerbitzuak). Egindako lanetik abiatuta, aurten burutzeko hiru proiektu-jarduera plazaratu dira:
  1. Elkarregingarritasunari buruzko jardunaldia
  2. Elkarri aldatutako datuen eta dokumentuen analisia
  3. Elkarregingarritasunaren estrategia
Elkarregingarritasunaren ildoan egindako proiektuez gain, proiektu berri bi plazaratu dira:

  1. Prozedurak sinpletzea eta Izapideen kudeatzailea
  2. Etorkizuneko jarduerak kokatzeko tailerrak: Paperik gabeko administrazioa, Software librea, Herritarren txartelak, Mugikortasuna eta Gardentasunari buruzko ataria.

Nola izan kide:

Batzordeko kide aktibo izan nahi baduzu, bidali mezu elektronikoa udalerria eta parte hartuko duen udal teknikariaren izena adieraziz, honako helbidera: teknologia@eudel.eus