Esp | Eus

Aldebiko batzordearen Akordioa Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea (ETEL)



Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeari dagokionez (ETEL), Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza-batzordearen Akordioaren agiria, 2017ko otsailaren 17an, Aldizkari Ofizialetan (EHAA/BOE) argitaratutako iragarkiaren esteka digitala.

Dokumentu honen bidez, galdera batzuk eta dagozkien erantzunak jaso nahi ditugu idatziz, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean sartzeko unean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu du 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, euskal autonomia-erkidegoko udalerrien jarduteko araubidea arautzen duen lehen araua dena.

Legea apirlaren 15ean indarrean sartu zen, Gernikako Estatutuarekin, Kontzertu Ekonomikoarekin eta Lurralde Historikoen Legearekin batera, Euskadiko barne-arkitektura instituzionala osotuko du.

AURRERAKIAK

Hasi da Udal Legearen proiektua Legebiltzarrean tramitatzeko prozesua


Herri-erakunde, Segurtasun eta Justiziako Legebiltzarreko Batzordearen aurrean Legebiltzarrean tramitatzeko prozesuan legebiltzarreko taldeek eskatutako (14) agerraldiak burutu dira. Ondoren, legebiltzarreko taldeek emendakinak aurkezteko epea hasi da (2015/02/13). Araudiari jarraiki, epe hori 15 egunekoa da. Emendakinak haien izaeraren arabera onartuko dira (emendakin osoak izanez gero edo kreditua handitzea eskatzen badute), Legebiltzarreko Osoko Bilkuran eztabaidatu baino lehen.

  • 2015eko otsailak 13. Udal legearen proiekturako emendakinak egiteko epea Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

EUDELeko agerraldiak


  • 2015eko otsailak 10. EUDELeko Lehenengo Lehendakariordearen agerraldia, Batzordeak eskatuta, Euskal Sozialistak taldeak egindako eskaerari erantzunez, Euskadiko udal legearen proiektuaren berri eman dezan.
  • 2015eko otsailak 11. EUDELeko Lehendakariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Euskadiko Popularrak taldeak egindako eskaerari erantzunez, Euskadiko udal legearen proiektuaren berri eman dezan.

Jaurlaritzak Euskadiko Udal Legearen Proiektua onartu du


Irekia 14/11/11. Jaurlaritzak nahi du Euskadiko Udal Legearen proiektua 2015eko udal- eta foru-hauteskundeen aurretik onartuta egotea; horregatik, gaurtik aurrera igorriko da Euskadiko Ganberara, Legebiltzarreko taldeek eztabaidatu eta onar dezaten.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Udal Legearen Proiektua; Euskadi barneko erakunde-sistema itxi ahal izango da horri esker, Gernikako Estatutua onartu eta 35 urtera. Testu horrek Tokiko Gobernuaren berezko eredua diseinatzen du, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren ildotik.

Udal Legearen Proiektua testu integrala da, udal-autonomiaren funtsezko bi alderdi egituratzen baititu: eskumenak eta horien finantzaketa. Hala, udal-erakundeek gauzatutako eskumenen eta zerbitzuen zerrenda zehatza ematen du testuak eta, aldi berean, toki-erakundeen finantza-jasangarritasunaren berezko eredua ere sortzen du, udalek horrelakoak behar bezala erabil ditzaketela bermatuta.

EUDELen alegazio txostena


EUDELen Batzorde Eragileak, 2014ko uztailaren 10ean egindako bileran, Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektuaren entzunaldi-tramiteari dagokionez, erantsitako agirian jasotako alegazioak onartu zituela. Eudeleko alegazioak Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioa eta Justiziako Sailari igorri zaizkie.

Euskadiko Udal Legearen aurreproiektua

01/07/2014
Herri Administrazio eta Justiziako Sailak Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektua uztailaren 1ean aurkeztu zuen, Gobernu Kontseiluaren ostean.

Aurreproiektuaren zirriborroa ekainaren 26an aurkeztu zitzaien Euskadiko Udalen Elkarteari (EUDEL) eta hiru foru aldundiei, Euskadiko Udal Kontseiluaren baitan.