Esp | Eus
Euskal Udaletako Berrikuntzari buruzko Diagnostikoa” Tokiko Berrikuntza Agendaren esparruan egindako lana da. Tokiko Berrikuntza Agenda (TBA) EUDELek bultzatu du, Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta Euskadiko hiru Foru Aldundiek ere parte hartu dute.

Gure Udaletako errealitateari buruz eskuragarri dugun ezagutza hobetzeko −neurri handi batean, eguneroko lanean biltzen den eta nagusiki kualitatiboa den informazioan oinarrituta dago ezagutza hori−, udal horien egoerari buruzko diagnostiko bat egin da, baliatzen dituzten kudeaketa-sistematiken eta herritarrei zerbitzuak emateko moduen inguruan eta, orokorrean, hobekuntza eta berrikuntzaren alorrean zer nolako egoeran dauden jakiteko.

Diagnostiko hori 2012ko maiatzetik abendura bitartean egindako landa-lanean eta ondorengo analisian oinarritu da. Diagnostikoaren ondorioei esker, hainbat tresna proposatu ahal izango dira, Udal horientzako lagungarri izango direnak, haien egoeretara eta banakako egoeretara hobeto doituak.

Berrikuntzaren diagnostikoa