Esp | Eus

TOKIKO ZUZENBIDEAREN EUSKAL MINTEGIA.


11. Edizioa. 2017ko martxotik azarora


EAEko toki erakundeetan arlo juridikoan lan egiten dutenei zuzenduriko Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia bere 11. ediziora heldu da.

Aurtengo edizioak 5 saio izango ditu (20 ordu guztira).

Gaiak: prozedura elektronikoa eta administrazio elektronikoa; kontratazioa; ordenantzak eta erregelamenduak zehaztea; Udal Erregelamendu Organikoa eta tokiko zergak.

Izena emateko azken eguna 2016ko martxoaren 3a izango da.

On line izena emateko esteka: 2017ko PROGRAMA

Bost saio (20 ordu): martxoaren 17an, maiatzaren 19an, ekainaren 16an, urriaren 6an eta azaroaren 10ean

Ordua: 9:30etik 13:30era

Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa. María Díaz Haroko kalea 11. BILBO

Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegia 2006az geroztik egiten da, eta xedea du EAEko toki-erakundeetako langile juridikoei beren eginkizunak kalitate profesional handiagoz egiteko behar dituzten tresnak ematea.

Mintegia gai bakarreko hainbat saiotan egituratuta dago, hurrengo alderdiak barne hartuta:
  • Hitzaldi akademikoak, aditu eta profesionalen eskutik, Tokiko Zuzenbide Publikorako funtsezkoak diren gaiei buruzkoak.
  • Hitzaldi akademikoaren osagarriak diren gaiei buruzko gogoetarako espazioa; edo tokiko gobernuei buruzko esperientzia eta praktika onak.
  • “Tokiko Zuzenbidearen Behatokia”: arauen, jurisprudentziaren, dokumentuen eta bibliografiaren gaineko berrikuntzak aztertzeko espazioa.
*Aldizkari Digitala barne dago: gai orokorrei eta jurisprudentziari buruzko albisteak, arau-aipamenak eta intereseko bibliografia.