Esp | Eus

Berdinbidean


Emakume eta Gizonen Berdintasun arloan udalerri txikiei Aholkua Emateko Zerbitzua



Berdinbidean berdintasun politiken inguruko dinamizazio eta aholkularitza zerbitzua da, populazio gutxiko udalerriei eskainitakoa. Zerbitzu honen bitartez, laguntza teknikoa ematen zaie populazio gutxiko udalerriei, emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko programak eta ekintzak garatzeko, eta emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko.


Zerbitzu hau eskaintzeko orduan, euskal instituzio guztien babesa jaso da: Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiak, (EUDEL) Euskal Udalen Elkartea eta Eusko Jaurlaritza, Emakunderen bitartez.



Nori zuzenduta dago?



10.000 biztanle baino gutxiagoko udalei.

Nola egiten da lan?

Mankomunitate, eskualde edo koadrila mailako bilerak antolatu eta koordinatzen dira, esku-hartzerako estrategiak finkatzeko, esperientziak trukatzeko eta udalerri parte-hartzaileen arteko sinergia sortu edo indartzeko.



Zein dira bete nahi dituen helburuak?



  1. Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko politikak abiarazi edo sendotzeko babesa ematea udalerri txikietan.
  2. Hurbilketa, esperientzien trukea eta jarduera bateratuak egiteko aukera ahalbidetzea, udalerri edo eskualde mailan.
  3. Udal edo eskualde mailako ekintzak foru aldundietatik garatutako berdintasun politikekin koordinatzea.


Zer eskaintzen die zerbitzuak udalerriei?



  • Estrategiak definitzeko aholkularitza eta orientazioa.
  • Laguntza, adostutako neurriak ezartzeko orduan.
  • Topaketa eta eztabaidarako espazioetan parte hartzea.


Zergatik da beharrezkoa?




Baliabide eta langile gutxiko udal txikietan berdintasuna sustatzea bereziki neketsua izan daitekeelako.


Udalerri txikien esku jarri nahi delako Berdinsareanen jasotako lan-esperientzia, eta Sare honetara sartzeko bidea erraztu.


Babes teknikoak eta koordinazioak ahalegin eta baliabide publikoen eraginkortasun handiagoa ahalbidetu dezaketelako.


Tokian tokiko berdintasun politikak aplikatzeko orduan, beharrezkoa delako gizarte bidezkoagorantz jotzea, eta, gainera, indarrean dagoen legediak hala eskatzen duelako.