Esp | Eus | Eng
 

Virginia Woolf BASQUESKOLAren WEBSITE berria



Virgina Woolf BASQUESKOLA tokiko emakume hautetsientzako berezko espazioa da.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen eta EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakundearen arteko elkarlanaren ondorioz.
  • Elkartzeko, hitz egiteko eta prestakuntzarako espazioa da, Euskadiko alkate eta zinegotziei zuzendutakoa.
  • Emakumeen banakako eta taldekako jabekuntzarako ESKOLA da.
  • Lan-sareak eratzeko gunea, itunak eta aliantzak sortzekoa.
  • Euskadiko udalerri handi zein txikietako HAUTETSIEN SAREA, gobernuan edo oposizioan daudenentzat, ikur eta kolore politiko ezberdinekoentzat.
  • Nazioarteko ikuspuntuarekin. Ezagutzak eta baliabideak parteka ditzaten beste herrialde batzuetako emakume hautetsien sareekin, Europako eremuan bereziki.

Virginia Woolf Basqueskolak sona handiko idazle ingelesaren Norberaren logela (1929) (A room of oneĀ“s own) lanetik hartu du izena. Modu horretan, kolektibo profesional gisa hausnartzeko espazio bat eskaintzen zaie Euskadiko emakume hautetsiei, beren udaletan politika egitean izaten dituzten genero-baldintzen gainean aritu daitezen.

Ekimen hau 2012an sortu zen, hautagaiek berek udaleko jardun politikoan azaldutako behar bati erantzuteko. Ibilbide honetako lehenengo urteetan coaching-ari, lidergoari eta komunikazioari buruzko mintegiak antolatu genituen, baita lantegiak, solasaldiak eta esperientzia trukeak ere. Informazio osoa, argitalpenak eta materialak webgunean www.virginiawoolfbasqueskoa.eus eskuragarri daude.