Esp | Eus
Agenda bizi-kalitatearen lurralde berritzaileak eraikitzeko euskal estrategia da. Horrela, berrikuntza sustatuz, balio publikoa sortzen du gure tokiko administrazioak gobernatzeko moduetan, kudeaketan eta zerbitzuen prestazioan.

2015eko Euskadiko Agenda Digitalean "Tokiko Agenda Digitalen Sustapena" izeneko programa espezifikoa sartu dute. Honako programa hau EUDELekin izenpetutako lankidetzarako hitzarmenen bitartez 2009. urtetik aurrera urtero burutu da.

Agenda ekimenaren xedea euskal herri-erakundeen arteko lankidetza da. Horretarako, eragile-multzo zabala biltzen duen kudeaketa-eredua dauka.