Esp | Eus
Azaroak 25 – Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskadiko udalerri guztietara bidali da adierazpen instituzionalaren eredua, EUDELek landua. Adierazpena Emakunderekin eta Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearekin (Berdinsarearekin) adostua izan da.



Deskargatu puntu lila

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.